PDFn deskargatu
Logo Leioa

IKASGELAREN ERABILTZAILE EGITEA

5.18
GALDERAERANTZUNA
Zer da?

Saturnino Telleria kaleko 1.zenbakian dagoen ikasgelaren erabiltzaile egitea. Zerbitzuak bakarka ikasteko hainbat ikaspostu eskaintzen ditu, interneteko konexioarekin, eta astean zehar zein asteburuetan erabil daiteke.

Nork eska dezake?

Herrian erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsonak eta irakaskuntza arautua egiten ari direnak (Heziketa-zikloak, unibertsitate-ikasketak, e.a.).

Non izapidetzen da
Udaletxea. Herritarren Arreta Bulegoan

Euskal Herria plaza, 1 20230

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Aurkeztu beharreko agiriak
  1. Eskaera-orria
  2. Irakaskuntza arautua egiten ari dela egiaztatzen duen agiria
  3. IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

    • Eskatzailearen NANa.
    • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
Informazio gehiago

E-postaz:

gazteria@legazpi.eus

Telefonoz:

943 73 71 85

Zenbat kostatzen da?

Udalak bere gain hartzen du gestioaren kostua.

Denboraldia amaitzean, txartela itzuli behar da. Txartela galdu edo itzultzen ez bada, 5 euro ordaindu beharko ditu.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: gehienez aste bete

Legezko gehieneko epea: ez dagokio

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio

Araudi gehigarria

Ikasgelaren jarraibideak

Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura
  1. Eskaera eta aurkeztutako agiriak jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
  3. Eskaera Hezkuntza Zerbitzura bidaltzea
Geroagoko izapideen laburpena
  1. Eskaera aztertzea
  2. Eskatzaileari erantzuna e-mailez jakinaraztea
  3. Txartela, jarraibideak eta interneteko sarbide-kodea ematea
  4. Txartela bueltatzen denean erregistratzea, txartela galdu edo itzultzen ez bada, 5 euro kobratzea.
Agiri lagungarriak
Izapidetzeaz arduratzen den udal zerbitzua

Hezkuntza zerbitzua

Informazioaren balio-aldia

Zerbitzua eskaintzen den bitartean

Oharrak

Ikasgelaren ordutegia: astegunetan, 8:00-20:00; larunbat, igande eta jaiegunetan, 9:30-20:00.

Zerbitzu honekin edo txartelarekin lotutako arazoren bat izanez gero, Kultur etxeko harrerara joan behar da.