PDFn deskargatu
Logo Leioa

KULTUR ETXEKO GELAK ERABILTZEA

5.6
GALDERAERANTZUNA
Zer da?Kultur Etxean zerbitzu zehatzik eskaintzen ez duten gelak erabili ahal izateko eskaera.
Nork eska dezake?Edozein pertsona, elkarte, edo erakundek edo haren legezko ordezkariak.
Non izapidetzen da
Kultur Etxea

Latxartegi kalea, 3. 20230

Astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30/14:00-21:00

Udaletxea. Herritarren Arreta Bulegoan

Euskal Herria plaza, 1 20230

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Aurkeztu beharreko agiriak
  1. Eskaera-orria.

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

  • Eskatzailearen NANa.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
Informazio gehiago

Emailez:

kultura@legazpi.eus

Telefonoz:

943 73 72 02

Zenbat kostatzen da?

Udalak bere gain hartzen du gestioaren kostua

Prozeduraren epea
  • Aurreikusitako epea: 2 egun.
  • Legezko gehieneko epea: ez dagokio.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.
Araudi aplikagarria
Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura
  1. Eskaerari Sarrera ematea   
  2. Eskaera Kultura Sailera bidaltzea.
  3. Eskaera jaso, egiaztatu, eskaneatu eta kultura saileko egutegian erreserba egitea.
Geroagoko izapideen laburpena
  1. Eskaria aztertzea.
  2. Interesdunari jakinaraztea.
  3. Erantzuna baiezkoa bada, Kultura Saileko egutegian behin betiko txertatzea.   
Agiri lagungarriak
Izapidetzeaz arduratzen den udal zerbitzuaKultura Saila
Informazioaren balio-aldiaAraudia aldatu arte.
Oharrak
  • Eskatzen diren geletan egingo diren bilera edo ekitaldi publikoek ez dute onura ekonomiko zuzenik izango eskatzailearentzat.
  • Eskaerak gutxienez 7 egun natural aurretik aurkeztu beharko dira, eta eskaria egin aurretik Kultura Sailarekin harremanetan jartzea gomendatzen da gelen erabilgarritasuna ziurtatzeko.
  • Administrazioak, ahal duen neurrian, eskatutako data eta ordua errespetatuko ditu, beti ere, eskaerak jasotako ordenaren arabera. Kasu berezietan. hurrenkera hori alda liteke, baldin eta behar bezala justifikatuko balitz.
  • Udal lokalen egoera zaintzeko, ospakizunean parte hartzen dutenek ez dute Udal-aretoei kalte edo galerarik sor liezaiokeen ezer egingo.  
  • Erabili daitezkeen gelak:
    1. Areto Nagusia: 80 eserleku.
    2. Bilera gela: 14 eserleku, mahai baten inguruan.
    3. Ikastaro gela: 30 eserleku.