PDFn deskargatu
Logo Leioa

TALDE FEDERATUEK KIROL EKINTZETARAKO KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEA

5.8
GALDERAERANTZUNA
Zer da?Legazpiko talde federatuek ohiko kirol ekintzetarako kirol instalazioak erabiltzeko eskaera
Nork eska dezake?Legazpiko edozein talde federatuko legezko ordezkariak.
Non izapidetzen da
Udaletxea. Herritarren Arreta Bulegoan

Euskal Herria plaza, 1 20230

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Bikuña kiroldegia

Bikuña kalea, 36 20230

Astelehenetik ostiralera, 09:00tatik 22:00tara.

Larunbatetan 09:00tatik 13:00tara eta 15:30tatik 21:00tara.

Igandetan 09:00tatik 14:00tara.

Abuztuan 10:00etatik 20:00tara

Aurkeztu beharreko agiriak
  1. Eskaera-orria.

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

  • Eskatzailearen NANa.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
Informazio gehiago

Emailez:

kiroldegia@legazpiko.kiroldegia.info

Telefonoz:

943 73 12 43

Zenbat kostatzen da?

Legazpiko Talde federatuei ez zaie tasarik kobratuko. Dena den adierazgarria izan dadin, instalazio bakoitzaren tasa jartzen da.

KIROL ANITZEKO KANTXA
Alokairua, orduko 15,40 €
Argia, ordubete 3,70 €
Zerbitzu bereziak 582,50 €
FUTBOL-ZELAIA
Erreserba, ordubete 55,50 €
Zelai erdia, orduko 35,50 €
Argia, ordubete  (1) 8,10 €
Argia, ordubete, zelai erdia   (1) 4,10 €
URBELTZ PILOTALEKUA
Erreserba, ordubete, abonatuak  9,10 €
Erreserba ordubete, abonatuak ez direnak 15,20 €
Argia, ordubete 6,10 €
Zerbitzu bereziak 582,50 €
DOMINGO AGIRREKO KANTXA
Erreserba, ordubete 11,10 €
Zerbitzu bereziak 582,50 €

(1)  Zelaiaren erreserba derrigorrezkoa da

Prozeduraren epea
  • Aurreikusitako epea: hilabete
  • Legezko gehieneko epea: ez dagokio
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: ez dagokio
Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura
  1. Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta eskaneatzea.
  2. Eskaera Kirol Sailera bidaltzea.
  3. Kudeaketa programan jartzea.
Geroagoko izapideen laburpena
  1. Kirol instalazioen erabilpenaren taula osatzea.
  2. Talde federatu bakoitzari, dagokion informazioa ematea.
Agiri lagungarriak
Izapidetzeaz arduratzen den udal zerbitzuaKirolak
Informazioaren balio-aldiaAraudia aldatu arte
OharrakOhiko eskaerak irailean egingo dira.