PDFn deskargatu
Logo Leioa

GRABAZIOAK EGITEKO HERRIKO MUSIKA TALDEENTZAT DIRU-LAGUNTZAK

6.13
GALDERAERANTZUNA
Zer da?Herriko musika taldeen arte produkzioa sustatzeko diru-laguntzak, indarrean dagoen urtealdian egindako grabazioaren edota edizioaren kostuen zati bat diruz lagunduz.
Nork eska dezake?Legazpiko udalerrian erroldatuta dauden pertsonek osatutako herriko musika taldeak; baldintza horri dagokionez, Legazpikoak izan beharko dute musika taldeko kideen % 75 edo hortik gorakoek.
Non izapidetzen da
Udaletxea. Herritarren Arreta Bulegoan

Euskal Herria plaza, 1 20230

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Online tramitatu

(Online tramitatzean,  "Dokumentazioa" izeneko 3.puntuan, "Agiri lagungarriak"  eta "Aurkeztu beharreko agiriak" ataletan eskatzen diren agiriak atxikitu)

Aurkeztu beharreko agiriak
  1. Diru-laguntzen eskaera-orria
  2. Taldeko kideen izenak eta horien nortasun agiri-zenbakiak, jaioteguna eta helbidea zehaztuz.
  3. Grabazioari edota edizioari dagokion/dagokien aurrekontua.
  4. Abestien zerrenda eta letra edo letraren zirriborroa. Euskara edo erdara ez den beste hizkuntza batean badira, aipaturiko bi hizkuntza horietara egindako itzulpena aurkeztu beharko da. 
  5. CDaren testua, Legazpiko Udalaren diru-laguntza jaso dela adierazpenarekin eta anagrama sartuta.

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

  • Eskatzailearen NANa.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin. 
Informazio gehiago

Emailez:

gazteria@legazpi.eus

Telefonoz:

Udalerritik bertatik  010

Kanpotik  943 73 70 30 edo 943 73 71 85

Zenbat kostatzen da?

Udalak bere gain hartzen du gestioaren kostua

Prozeduraren epea
  • Aurreikusitako epea: astebete
  • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete 
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa
Araudi aplikagarria
Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura
  1. Eskaera orria eta agiriak jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  2. Gazteria eta Hezkuntza Zerbitzura bidaltzea
Geroagoko izapideen laburpena
  1. Txosten teknikoa egitea. 
  2. Alkatetzaren Dekretua egitea.
  3. Interesdunari jakinaraztea.
  4. Ekonomia eta Ogasun Zerbitzura, ordaintzeko proposamena bidaltzea.
Agiri lagungarriak
Nork onartu behar du?Alkateak
Izapidetzeaz arduratzen den udal zerbitzua

Gazteria eta Hezkuntza Zerbitzua

Informazioaren balio-aldiaAraudia aldatu arte
Oharrak
  • Herritarrek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.
  • Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.