PDFn deskargatu
Logo Leioa

AISIALDIKO BEGIRALE ETA ZUZENDARI IKASTAROA BURUTZEKO HERRITARRENTZAT DIRU-LAGUNTZAK

6.14
GALDERAERANTZUNA
Zer da?

Aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa burutu duten herritarrentzako bekak. Bekaren zenbatekoa matrikula prezioaren erdia izango da eta ikastaroa indarrean dagoen ikasturtean burututakoa izango da.

Nork eska dezake?

Legazpiko udalerrian, gutxienez, urtebeteko antzinatasunarekin erroldatuta dauden pertsona fisikoek.

Non izapidetzen da
Udaletxea. Herritarren Arreta Bulegoan

Euskal Herria plaza, 1 20230

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Postetxeko bulegoetan, ziurtatutako posta ireki bidez.

Online tramitatu

(Online tramitatzean,  "Dokumentazioa" izeneko 3.puntuan, "Agiri lagungarriak"  eta "Aurkeztu beharreko agiriak" ataletan eskatzen diren agiriak atxikitu)

Aurkeztu beharreko agiriak
  1. Diru-laguntzen eskaera-orria
  2. Matrikularen ordainagiria.
  3. Ikastaroa ematen duen aisialdi eskolaren ziurtagiria, eskatzaileak ikastaroaren atal teorikoa gainditu duela ziurtatuko duena.

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

  • Eskatzailearen NANa.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
Informazio gehiago

Emailez:

gazteria@legazpi.eus

Telefonoz:

Udalerritik bertatik  010

Kanpotik  943 73 70 30 edo 943 73 71 85

Zenbat kostatzen da?

Udalak bere gain hartzen du gestioaren kostua

Prozeduraren epea
  • Aurreikusitako epea: astebete bat.
  • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa
Araudi aplikagarria
Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura
  1. Eskaera orria eta agiriak jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  2. Gazteria eta Hezkuntza zerbitzura bidaltzea
Geroagoko izapideen laburpena
  1. Txosten teknikoa egitea.
  2. Alkatetzaren Dekretua egitea.
  3. Interesdunari jakinaraztea.
  4. Ekonomia eta Ogasun Zerbitzura, ordaintzeko proposamena bidaltzea.
Agiri lagungarriak
Nork onartu behar du?

Alkateak

Izapidetzeaz arduratzen den udal zerbitzua

Gazteria eta Hezkuntza zerbitzua

Informazioaren balio-aldia

Araudia aldatu arte

Oharrak
  • Aisialdiko begirale edo zuzendari titulu ofiziala jaso eta gero, Udaletxean aurkeztu beharko du horren kopia.
  • Titulu ofiziala lortuko ez balitz, interesdunak jasotako diru-laguntza itzuli beharko luke.      
  • Herritarrek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.
  • Interesatuak diru-laguntza eskaera aurkeztu duenez, Udalak ofizioz egiaztatzeko baimena eman duela ulertuko da.