Zer da? | Kultur Etxean zerbitzu zehatzik eskaintzen ez duten gelak erabili ahal izateko eskaera. |
Nork eska dezake? | Edozein pertsona, elkarte, edo erakundek edo haren legezko ordezkariak. |
Non izapidetzen da | Kultur Etxea
Latxartegi kalea, 3. 20230
Astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30/14:00-21:00
Udaletxea. Herritarren Arreta Bulegoan
Euskal Herria plaza, 1 20230
Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.
|
Aurkeztu beharreko agiriak | - Eskaera-orria.
IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK: - Eskatzailearen NANa.
- Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
|
Informazio gehiago |
Emailez:
kultura@legazpi.eus
Telefonoz:
943 73 72 02
|
Zenbat kostatzen da? |
Udalak bere gain hartzen du gestioaren kostua
|
Prozeduraren epea | - Aurreikusitako epea: 2 egun.
- Legezko gehieneko epea: ez dagokio.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.
|
Araudi aplikagarria | |
Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura |
-
Eskaerari Sarrera ematea
-
Eskaera Kultura Sailera bidaltzea.
-
Eskaera jaso, egiaztatu, eskaneatu eta kultura saileko egutegian erreserba egitea.
|
Geroagoko izapideen laburpena | - Eskaria aztertzea.
- Interesdunari jakinaraztea.
- Erantzuna baiezkoa bada, Kultura Saileko egutegian behin betiko txertatzea.
|
Agiri lagungarriak | |
Izapidetzeaz arduratzen den udal zerbitzua | Kultura Saila |
Informazioaren balio-aldia | Araudia aldatu arte. |
Oharrak |
-
Eskatzen diren geletan egingo diren bilera edo ekitaldi publikoek ez dute onura ekonomiko zuzenik izango eskatzailearentzat.
-
Eskaerak gutxienez 7 egun natural aurretik aurkeztu beharko dira, eta eskaria egin aurretik Kultura Sailarekin harremanetan jartzea gomendatzen da gelen erabilgarritasuna ziurtatzeko.
-
Administrazioak, ahal duen neurrian, eskatutako data eta ordua errespetatuko ditu, beti ere, eskaerak jasotako ordenaren arabera. Kasu berezietan. hurrenkera hori alda liteke, baldin eta behar bezala justifikatuko balitz.
-
Udal lokalen egoera zaintzeko, ospakizunean parte hartzen dutenek ez dute Udal-aretoei kalte edo galerarik sor liezaiokeen ezer egingo.
-
Erabili daitezkeen gelak:
-
Areto Nagusia: 80 eserleku.
-
Bilera gela: 16 eserleku, mahai baten inguruan.
-
Ikastaro gela: 30 eserleku.
|