PDFn deskargatu
Logo Leioa

LATXARTEGI ARETOA ERABILTZEA

5.7
GALDERAERANTZUNA
Zer da?Latxartegi Aretoa (zine, antzoki, …) erabiltzeko eskaera
Nork eska dezake?Edozein pertsona, talde edo elkartek edo haren legezko ordezkariak.
Non izapidetzen da
Kultur Etxea

Latxartegi kalea, 3. 20230

Astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30/14:00-21:00

Udaletxea. Herritarren Arreta Bulegoan

Euskal Herria plaza, 1 20230

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Online tramitatu

Identifikazio elektronikoa behar da

Aurkeztu beharreko agiriak
  1. Eskaera-orria.

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

  • Eskatzailearen NANa.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
Informazio gehiago

Emailez:

kultura@legazpi.eus

Telefonoz:

943 73 72 02

Zenbat kostatzen da?
1. Hitzaldi, mintegi edo antzeko ekintzetarako:
    1.1. Orduko erabileragatik:   48,00 €
    1.2. Egun berean 8 ordu baino gehiago erabiltzeagatik: 336,00 €
2. Musika, antzerki, kontzertu, errezitaldi edo antzeko ekintzetarako: 
    2.1. Orduko erabileragatik:   89,00 €
    2.2. Egun berean 8 ordu baino gehiago erabiltzeagatik: 664,00 €
3. Zine edo bideo-proiekzioen saioetarako: 
    3.1. Orduko erabileragatik: 134,00 €
    3.2. Egun berean 8 ordu baino gehiago erabiltzeagatik: 995,00 €
Prozeduraren epea
  • Aurreikusitako epea: astebete
  • Legezko gehieneko epea: ez dagokio
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio
Araudi aplikagarria
Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura
  1. Eskaera Kultura Sailera bidaltzea.
  2. Eskaera jaso, egiaztatu, eskaneatu eta kultura saileko egutegian erreserba egitea.
Geroagoko izapideen laburpena

 1.Tasa ordaindu behar bada:

  • Eskaera aztertu eta esleipen txostena egitea.
  • Zinegotzi ordezkariaren ebazpena.
  • Interesdunari jakinaraztea.
  • Erantzuna baiezkoa bada Kultura Saileko egutegian behin betiko txertatzea.
  • Dagokion tasaren likidazioa igorriko zaio Ekonomia areatik.

2. Tasa ordaindu behar ez bada:

  • Eskaera aztertzea.

  • Erantzuna interesdunari jakinaraztea

  • Erantzuna baiezkoa bada Kultura Saileko egutegian behin betiko txertatzea.

Agiri lagungarriak
Nork onartu behar du?

Alkatetzak

Izapidetzeaz arduratzen den udal zerbitzua

Kultura

Informazioaren balio-aldiaAraudia aldatu arte
Oharrak
  • Latxartegi Aretoaren Erabilera Araudia bete beharko da.
  • Udaleko lan talde desberdinetan parte hartzen duten herriko elkarteak ez dute ordainduko.
  • Eskaera gutxienez 15 egun aurretik aurkeztu beharko da, eta eskaria egin aurretik Kultura Sailarekin harremanetan jartzea gomendatzen da aretoaren erabilgarritasuna ziurtatzeko. 
  • Administrazioak, ahal duen neurrian, eskatutako data eta ordua errespetatuko ditu, beti ere, eskaerak jasotako ordenaren arabera. Kasu berezietan. hurrenkera hori alda liteke, baldin eta behar bezala justifikatuko balitz.
  • Udal lokalen egoera zaintzeko, ospakizunean parte hartzen dutenek ez dute Udal-aretoei kalte edo galerarik sor liezaiokeen ezer egingo. 

  • Aretoaren gehienezko edukiera: 320 pertsona.