PDFn deskargatu
Logo Leioa

OHIKO KIROL JARDUERAK BURUTZEKO DIRU-LAGUNTZAK

6.12
GALDERAERANTZUNA
Zer da?Irabazi-asmorik gabeko Kirol talde federatu, erakunde eta elkarteek burutuko duten denboraldia edo kirol-mota bakoitzaren txapelketa-egutegia aurrera eramateko diru-laguntza eskaera.
Nork eska dezake?

Baldintza hauek betetzen dituzten Legazpiko edozein kirol talde federatu, erakunde eta elkarte edota haien legezko ordezkariak.

BALDINTZAK:

  • Indarrean dagoen legeriaren arabera eratuta egotea eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Erakundeen Erregistroan eta dagokion Kirol Federazioan izena emanda izatea.
  • Egoitza Legazpin izatea.
  • Eskola kirola garatzen eta antolatzen laguntzea.
Non izapidetzen da
Udaletxea. Herritarren Arreta Bulegoan

Euskal Herria plaza, 1 20230

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Bikuña kiroldegia

Bikuña kalea, 36 20230

Astelehenetik ostiralera, 09:00tatik 22:00tara.

Larunbatetan 09:00tatik 13:00tara eta 15:30tatik 21:00tara.

Igandetan 09:00tatik 14:00tara.

Abuztuan 10:00etatik 20:00tara

Online tramitatu

Identifikazio elektronikoa behar da

Aurkeztu beharreko agiriak
  1. Eskaera-orria.
  2. Identifikazio Fiskaleko Kodearen agiria, lehen aldiz egitean bakarrik.
  3. Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Erakundeen Erregistroan izena emanda duenaren egiaztagiriaren fotokopia, eskaera lehenengo aldiz egitean bakarrik.
  4. Aurrekontua eta diru-laguntza eskatuko duen Kirol Elkarte, Erakunde edo Taldearen estatutuen fotokopia, eskaera lehenengo aldiz egitean bakarrik.
  5. Kirol denboraldiari dagokionez, ohiko jardueraren Memoria, ondoko puntuak zehaztuz:
    1. Dagokion denboraldian taldean federatutako kirolarien zerrenda, edo eskola kirolarien kodea, dagokion federazioak emana; zerrendan jaioteguna eta bizilekua eta/edo jaiolekua adieraziko da.
    2. Lizentzia indarrean duten teknikarien zerrenda, bakoitzaren kategoria zehaztuz, dagokion federazioak emana.
    3. Parte hartu duten txapelketen zerrenda, izandako sailkapenak eta lorpenak azalduz.
    4. Herritar guztiei zuzendutako jarduera zehatzak, antolatutako jardueraren agiriekin batera.
    5. Ikastetxeekin elkarlana, ondokoa zehaztuz:
      • Monitoreen prestakuntza, eskola kiroleko jardueretarako.
      • Jardueren antolaketa, eskola kirolarekin zerikusia dutenak.
      • Sustapen-jarduerak.
    6. Ohiko jardueraren ondorioz egindako joan-etorriak.
    7. Diru-sarrera eta gastuen balantzea.
  6. Bestelako sarrerak (kuotak, material salmenta, fakturazioa, bestelako erakundeek emandako diru-laguntzak) edota beste erakunde edo sailei eginiko eskaerak egin direnaren aitorpena.
  7. Iazko benetako edo aurreikusitako likidazioa (eginiko egunaren arabera) bai sarrerena baita gastuena ere. Bertan, diruz lagunduta egin diren ekintzak, aurreproiektuak, egitarauak, … azalduko dira, beti ere joan den urtean egindakoak baldin badira.
  8. Egiaztatzea zerga obligazioak betetzen dituela Gizarte Segurantzarekin, Legazpiko Udalarekin eta haren erakunde autonomoekin eta Foru Ogasunarekin (edo Estatuko Ogasunarekin, hala badagokio).

    IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

    • Eskatzailearen NANa.
    • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin. 
    Informazio gehiago

    Emailez:

    harrera@legazpiko-kiroldegia.info edo kiroldegia@legazpi.eus

    Telefonoz:

    Udalerritik bertatik  010

    Kanpotik 943 73 12 43 edo 943 73 70 30

    Zenbat kostatzen da?

    Udalak bere gain hartzen du gestioaren kostua

    Prozeduraren epea
    • Aurreikusitako epea: hilabete
    • Legezko gehieneko epea: ez dagokio
    • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: ez dagokio
    Araudi aplikagarria
    Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura
    1. Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta eskaneatzea.
    2. Eskaera Kirol Sailera bidaltzea.
    Geroagoko izapideen laburpena
    1. Txosten teknikoa egitea eta Kiroletako Udal Patronatuko Zuzendaritza batzordeari proposamena luzatzea,  bidezkoa bada, onartzeko.
    2. Talde federatu, erakunde eta elkarte bakoitzari, informazioa ematea.
    Agiri lagungarriak
    Nork onartu behar du?

    Alkateak

    Izapidetzeaz arduratzen den udal zerbitzuaKirolak
    Informazioaren balio-aldiaAraudia aldatu arte.