PDFn deskargatu
Logo Leioa

UDAL TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK ORDAINTZEKO DIRU-LAGUNTZAK

6.2
GALDERAERANTZUNA
Zer da?

Legazpiko Udalak diru-baliabide urriak dituzten bizilagunei ondoren zehazten diren  tasak eta udal prezio publikoak ordaintzeko eskaintzen dien diru-laguntza da:  

  • Etxeko ur-hornidurarako 

  • Etxeko zabor bilketarako
  • Udal Kiroldegiko prezioak ordaintzeko 

  • Udal Euskaltegiko prezioak ordaintzeko
  • Haurren uda ikastaroa
Nork eska dezake?
  • Legazpiko herrian eskaera egin baino urte bete lehenago erroldatuta dagoenak.
  • Ohiko etxebizitza ez den beste ondasunik ez duenak  eta, aurrezki-libreta, kontu-korronte  eta  antzekoetan 8.106,28 € baino gehiago ez dituenak. 
  • Ondoren zehazten diren diru-sarrerak gainditzen ez dituenak:

Bizikidetza-unitatea

Hileko diru-sarrerak

Pertsona bakarra

   984,33 € baino gutxiago

2 pertsona

1.071,18 €  baino gutxiago

3 pertsona

1.158,04 € baino gutxiago

4 pertsona

1.244,89 € baino gutxiago

5 edo 6 pertsona

1.331,74 € baino gutxiago

Non izapidetzen da
Udaletxea. Herritarren Arreta Bulegoan

Euskal Herria plaza, 1 20230

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Postetxeko bulegoetan, ziurtatutako posta ireki bidez.

Aurkeztu beharreko agiriak
  1. Eskaera orria.

IDENTIFIKAZIO AGIRIAK:

  • Eskatzailearen NANa.  
  • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin. 
  • Familia unitateko pertsona guztien uneko urteko nomina.

  • Eskaera erabakitzeko beharrezkoa jo daitekeen edozein agiri.

Informazio gehiago

Emailez:

haz@legazpi.eus

Telefonoz:

Udalerritik bertatik  010

Kanpotik  943 73 71 81 edo 943 73 70 30

Zenbat kostatzen da?

Udalak bere gain hartzen du gestioaren kostua

Prozeduraren epea
  • Aurreikusitako  epea: 4 hilabete
  • Legezko gehieneko epea: 4 hilabete
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aurkakoa
Araudi aplikagarria
Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura
  1. Eskaera orria  eta agiriak jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  2. Gizarte Zerbitzuetara bidaltzea.
Geroagoko izapideen laburpena
  1. Txosten teknikoa egitea.
  2. Organo eskudunak ebazpena ematea.
  3. Ekonomia Sailera , Udal Kiroldegira eta Udal Euskaltegira bidaltzea.
  4. Interesdunari jakinaraztea.
Agiri lagungarriak
Nork onartu behar du?Alkateak
Izapidetzeaz arduratzen den udal zerbitzuaGizarte Zerbitzuak
Informazioaren balio-aldiaUrtero egiten da deialdia.
OharrakNahi izanez gero, eskaera orriari erantsiko zaion dokumentazio guztia itxitako gutun azalean aurkez daiteke.