PDFn deskargatu
Logo Leioa

TRATAMENDU TERAPEUTIKOETARA ETA ERREHABILITAZIOKOETARA JOATEKO GASTUETARAKO DIRU-LAGUNTZA

6.6
GALDERAERANTZUNA
Zer da?

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN  zentro publiko edo hitzartutako batean tratamendu-programaren bat egiten ari diren pertsonek dituzten  joan-etorrien gastuak diruz laguntzeko Legazpiko Udalak eman ditzakeen diru-laguntzak:

  • Droga-mendekotasun arazoak dituztenentzat
  • Beste motatako mendekotasun psikologikoak dituztenentzat (ludopatia, teknologia berriekiko mendekotasuna).
  • Izan Fundazioaren Norbera programan euren familiarekin parte hartzen duten eta arriskuan dauden 14 eta 18 urte bitarteko nerabeentzat.
  • Gaitasunik eza onartuta duten adin txikikoi eskainitako errehabilitazioko beste tratamendu batzuk.
Nork eska dezake?EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN zentro publiko edo hitzartutako batean goian aipatzen diren programetan parte hartzen ari den herritarrak, eskaera egin baino 2 hilabete lehenago izan beharko dute eskatzaileek tratamendu-programa hasita.
Non izapidetzen da
Udaletxea. Herritarren Arreta Bulegoan

Euskal Herria plaza, 1 20230

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Postetxeko bulegoetan, ziurtatutako posta ireki bidez.

Aurkeztu beharreko agiriak
  1. Eskaera -orria.

IDENTIFIKAZIO AGIRIAK.

  • Eskatzailearen NANa.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin. 
  • Familia unitateko pertsona guztien uneko urteko nomina.
  • Tratamendu zentroak egindako ziurtagiria, adieraziko den tratamenduan eskatzailea gutxienez 2 hilabetez aritu izana dela egiaztatuz. 
  • Dagokionean, Tratamendu zentroak egindako ziurtagiria, eskatzailearen jarraipena egiteko pertsona bat behar dela egiaztatuz.
  • Dagokionean, zinpeko aitorpena, programa garatuko den zentrora garraio publikoa erabiliz ezin dela iritsi eta norberaren ibilgailua hartu beharra dagoela aitortuz.
  • Eskaera erabakitzeko beharrekoa jo daitekeen beste edozein agiri.
Informazio gehiago

Emailez:

haz@legazpi.eus

Telefonoz:

Udalerritik bertatik  010

Kanpotik  943 73 71 81 edo 943 73 70 30

Zenbat kostatzen da?

Udalak bere gain hartzen du gestioaren kostua

Prozeduraren epea
  • Aurreikusitako epea : 4 hilabete
  • Legezko gehieneko epea: 4 hilabete
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.
Araudi aplikagarria
Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura
  1. Eskaera orria  eta agiriak jasotzea, egiaztatzea,erregistratzea  
  2. Gizarte zerbitzuetara bidaltzea.
Geroagoko izapideen laburpena
  1. Txosten teknikoa egitea.
  2. Organo eskudunak ebazpena ematea.
  3. Ekonomia Sailera bidaltzea.
  4. Interesdunari jakinaraztea.
Agiri lagungarriak
Nork onartu behar du?Alkateak
Izapidetzeaz arduratzen den udal zerbitzuaGizarte Zerbitzuak
Informazioaren balio-aldiaUrtero egiten da deialdia
OharrakNahi izanez gero, Eskaera orriari erantsiko zaion dokumentazio guztia itxitako gutun azalean aurkez daiteke.